XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erromateko Oiartzun Latiegi'tar Bixente'k.

Erromatarrak Euzkadi zaar artan egon zirala, gauza jakiña da.

Nola eta nolako baldintzetan, ez dakigu, egoitza artaz erromatarrek oso gutxi idatzi ba'zuten, euskotarrek ez bait zuten ezer idatzi.

Orregaitik aro zaar ari-buruzko albiste danak etsaiengandik datorzkigu.

Dukumentu idatziei dagokienez beintzat, badirudi erromatarrek Itali'n egin zutela euskotarrekin topo lendabizi.

Ugari, izan bait ziran, dirudianez, Anibal kartagotarrarekin Itali'ra joan ziran euskaldunak.

Kristo jaio aurretiko 218'garren urtean sari-trukeko eusko gudariak asko zirala Itali'ra iritxi berria zan Anibal'en gudaroztean, diosku garai artako Silio Italico olerkariak.

K. a. 213'an lortu zuan Anibal'ek Kannas'ko garaitza zolia.

Bampacirc;, garaitza artan borrokalari bizkorrak izan zirala euskaldunak, idatzi zigun Silio Italico orrek berak.

Iru aldiz aipatzen ditu euskaldunak, eta iru izengoiti erasten dizkie, gure asaba borrokalari aiei: Buru-utsik borrokara sartzearen zaleak: Vasco insuetus galae, (euskotarra, burnizko burukora oitu-eza).

Galae contemto tegmine vasco, (buruko babesa, gutxiesten duan euskatarra).

Nec tectus tempora vasco, (burua estali gabeko euskotarra).

Azkarra, ariña: Vasco levis urgebat, (gogor ari zan euskaldun azkarra).

Izkillulari oitua: Vasco ferre arma morati, (izkilluak erabiltzera oitutako euskotarrak).

Izengoiti oiekin sartzen zaizkigu euskaldunak edestiaren alorrera, oiek bait dira euskotarroi egin zaizkigun lenen-lenengo aipamenak.

Kantauritarrak ere aipatzen ditu bi aldiz Silio Italico olerkari elertilariak; baiñan, beti, euskotarrengandik bereizita; ordurako, keltatarrak etorri arte euskalduna izan zan Kantauri, Kristo-aurretiko III menderako galdua gendualaren adigarri.

Amaika lurralde zabal galdu dugu euskotarrok mendeak-zear!.